Ekintza sindikala

Ataria » 2022.06.30eko Mahai Sektoriala: SMEk ez joatea erabaki du

2022.06.30eko Mahai Sektoriala: SMEk ez joatea erabaki du

mesa sectorial 2022.06.30

Atzo jakin genuenez Mahai Sektorialean ordezkaritza duten gainerako sindikatuak ez zirela gaur 22/06/30ean deitutako Mahaira joango, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak, aurrekoetan bezala, ez joatea erabaki dugu, uste baitugu kategoria guztiak ordezkatuta ez dituen negoziazio-mahai sektorial bat ez dela mahai baliozkoa.

Hala ere, Osakidetzako Zuzendaritzari jakinarazi diogu alde biko bilera egiteko prest gaudela, fakultatiboei eragiten dieten eta konpondu gabe dauden gaiak eta baita bestelako gai guztiak jorratzeko (egonkortze-tasa, LEPa), horrela etorkizuneko negoziazioan aurrera egin ahal izateko.