Ekintza sindikala
21/01/21eko Mahai Sektoriala
Osakidetzako Zuzendaritzak A1 taldearentzat (fakultatiboak) plazak banatzeko plaza gutxiegi duen proposamena aurkeztu du
Joan den ostegunean Osakidetzako Mahai Sektorialean izan ginen. Gai-zerrendan 4 puntu sartu ziren. Hona hemen puntuon laburpena:
1) 18/19 LEP PLAZAK BANATZEKO PROPOSAMENA:
– A1 taldeko (fakultatiboak) plazei dagokienez, hasierako proposamena ez zaigu nahikoa iruditu. Hurrengo sektorialari begira xeheki aztertzeko dokumentazioa aurkeztu ziguten.
– Zuzendaritzak esan zuen hautaketa-prozesutik kanpo geratzen direla epaitegietan dauden kategoria guztiak. Euskadiko Sendagileen Sindikatukook erabateko desadostasuna adierazi genuen, ez baitago espezialitate horiek 18/19 LEP honetan sartzeko legezko oztoporik. Osakidetzaren arabera, arazo nagusia eta zailtasunak sortzen dituena da aurreko akordioan notari eusteko aukera sinatu zela. Baina nota edo kalifikazio hori ez da behin betikoa izango prozesu judiziala ebazten ez den bitartean.
SMEkooi bidegabea iruditzen zaigu, eta halaxe jakinarazi genion Administrazioari, kategoria horietako profesional guztiak hurrengo LEPean parte hartzeko aukeratik kanpo geratzea, ezer egin gabe zigortuak, alegia; are gehiago, kontuan hartzen badugu, prozesu juridikoa urteetan luza daitekeela. Osakidetzak ziurtatu zigun euren asmoa zela 20/21 LEPan espezialitate horiei deialdia egitea eta lehentasuna ematea.
Era berean, zuzendaritzak esan zuen bost lanpostu funtzional edo gutxiago dituzten kategoriak ere baztertu egingo direla. Salbuespenak: Laneko Medikuntza, Prebentzio eta Osasun Publikoa Covid pandemiarekin lortu duten garrantziagatik.
2) LEKUALDATZE-LEHIAKETA IREKIA ETA IRAUNKORRA:
Osakidetzak Akordioaren Jarraipen Batzordean helarazi zigun dokumentua aurkeztu zuen Mahaian, zeinaren berri eman genizun hemen ([IKUSI] ).
3) LAN-BALDINTZEN AKORDIO BERRI BAT NEGOZIATZEA:
Zuzendaritzak atalkako lanketa proposatu zuen, «Lizentziak eta baimenak» ataletik hasita. Euskadiko Sendagileen Sindikatukook esan genion enpresari espero dugula ez mugatzea aurreko akordioari “adabakiak” jartzera, artikulu bat kenduz toki batetik eta beste bat jarriz beste toki batean. Benetako akordio berri bat negoziatu nahi dugu, «ordainsariak» atalak merezi duen lehentasuna eta garrantzia izango dituen akordio berri bat.
4) BEHIN-BEHINEKOTASUNAREN AZTERKETA:
Osakidetzako behin-behinekotasunaren analisi-taula batzuk eman zizkiguten, «bitartekoen» zutabea falta zitzaienak. Taula osoa emateko eskatu genuen. Hala ere, egiaztatu ahal izan genuen, behin-behinekotasun tasei dagokienez, sendagileen kolektiboa «txapeldun dela».
Aurkeztu diguten dokumentazioa aztertuko dugu, eta langileria egonkortzen jarraituko dugu.