Ekintza sindikala
22/07/28ko Mahai Sektoriala: SMEk ez du parte hartzen Osakidetzaren zirkuan
Aldebiko bilera egin eta Giza Baliabideen Zuzendaritzarekin hainbat elkarrizketa izan ondoren, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak erabaki du gaurko, 2022ko uztailaren 28rako, deitutako Mahai Sektorialera ez joatea
Administrazioak sindikatuak ustezko Negoziazio Mahai horietan egotea bilatzen du, baina benetan nahi duena da adosteke dauden gaiak (Egonkortze Tasa, Lanbide-garapeneko Eredu Berria, etab.) alde sozialarekin benetako negoziaziorik gauzatu gabe bere kabuz atera, Mahai Sektorialean agertu dituela alegatuz.
Horregatik, erabaki dugu SME Osakidetzako lausengatzaile ez izatea eta gaur egun daukagun erako Mahai Sektorialetan ez parte hartzea, zirku hutsa besterik ez dira eta. Giza Baliabideen Zuzendaritzak jarrera begirunetsuagoa erakusten badu eta bere egiteko moduak aldatzen baditu, ez dugu eragozpenik izango Mahai Sektorialetara berriz joateko.