Ekintza sindikala

Ataria » #27-O.- Urriaren 27an sendagileok asko dugu gelditzeko

#27-O.- Urriaren 27an sendagileok asko dugu gelditzeko

Sendagileon erakunde nagusienek 29/2020 Errege Lege Dekretuaren aurkako lanuztea bere egiten dute

Urriaren 27ko lanuztea sendagileon lanbidearen defentsan egingo dugun mobilizazioa da. Greba hau ez da Lehen Arretakoei edo Ospitalekoei begira egingo, ez aldizkako eta behin betiko langileei begira, ez eta MIR edo talde buruei begira, ez … Osasun Ministerioko 29/2020 Errege Lege Dekretua sendagileon lanbidearen bihotz-bihotzean kolpe latza da: Bidasoan eta Melillan, Cap de Creusen eta Fisterran…

Aurreko aldizkarietan esan genizuen legez, Osasun Ministerioak argitara emandako 29/2020 Errege Lege Dekretuak baditu bi artikulu sendagileon espezializazioaren balioa murrizten dutenak nabarmenki eta epaitegien aurrean defentsarik gabe jartzen gaituztenak:

2.Art.: Langile eta medikuak kontratatzeko salbuezpenezko neurriak

Erkidego Autonomoetako Osasun Zerbitzuei Europako Batasunean titulazioa onartzeke daukaten medikuak kontratatzeko ahalmena ematen die. Horrek atzeko ate bat irekitzen die kontrastatu gabeko formakuntzadun medikuei eta gaur egun gure espezializazioaren oinarria den MIR formakutza, zakarrontzira botatzen du.

3.Art.: Salbuezpenezko zerbitzu ematea medikuen eta erizain estatutarioen, laboralen eta funtzionarioena.

Horrek Osasun Zerbitzuak ahalbidetzen ditu medikuak eurenak ez diren espezialitateetan jardutera. Gauzak horrela, defentsa gabe egongo gara eta ezin izango ditugu geure gain hartu ( ez deontologikoki, ez legalki) hainbat ekintza mediko, ez baikaude formatutak, ez ahalmenduta, ekintzok aurrera ateratzeko.

Adabaki horrekin Osasun Ministerioak geure buruen gainean, sendagileon gainean, alegia, jarri nahi ditu, ea guk bideratzen ditugun, euren kudeaketa okerraren zamaren ondorioak.

Ezagutzen dugu bizi dugun egoera sanitario beltza eta hasiera-hasieratik luzatu diegu eskua soluzioak elkarren artean hitz eginez, inoiz ez inposaketaren bidez, aztertzeko eta aurkitzeko. Egoera horren aurrean sendagileok argi asko erakutsi dugu lanerako prest gaudela, eta aurrera egiteko asmoa daukagula bizitzen ari garen baldintza latzetan.

Salvador Illa ministroak, hala eta guztiz ere, atea itxi egin digu.

Sendagileon erakunde gehienek bat egiten dute.

Ez gaude bakarrik beraz. CESM (Confederación Estatal de Sindicatos Médicos)-ena izan da ekimena, eta beste erakunde batzuek, euren artean ESS (SME)-ek dudarik gabeko babesa eman diogu ekimenari. Estatuko erakunde mediko nagusienek ere bat egin dute:

Orain medikuoi tokatzen zaigu

Horregatik, asteartean, urriaren 27an, gurekin batera greba egitera gonbidatzen zitugu, neurriari ezetz esateko tinko.

Bizi dugun egoera kontuan hartuta, ziur aski gutxieneko zerbitzuak egitera behartuko zaituzte. Hori horrela, Errege Dekretuarekin zure desadostasuna agerian jarri nahi baduzu, honako hiru protesta ekintza egitera gonbidatzen zaitugu:

1.- Jar ezazu pegatina: “Gutxieneko zerbitzuak”, zure lanpostuaren inguruan aurkituko duzu. [ikus]

2.- Deskargatu karteltxo hau mahai gainean jartzeko, zure pazienteek jakin dezaten zuk ere bat egiten duzula protestarekin, ez bakarrik zure eskubideen alde, baizik eta pazienteekiko arretaren kalitatearen alde ere bai. [ikus]

3.- Egizu “selfie” bat zure lanpostuan (edo zauden tokian) eseki zure perfilean, konpartitu ESS (SME)arekin, Facebooken edo twitterren, hashtag hauekin:

#SalvemosLaSanidad 

#HuelgaMédicos27O

#27-0-Osakidetza

Nola etiketatu:

Ordenagailua: bisitatu gure orria, sakatu «sortu argitalpena» eta igo zure argazkia SMEko profilera zure iruzkinarekin (mugikorrean: bisitatu gure orria, sakatu «argitalpenak» erlaitza eta igo argazkia zure iruzkinarekin).

Twitterren: Tuita idatzi. Igo argazkia eta, hashtag-aren ondoan idatzi @Sindicatomedico

Nuestros perfiles son:

Facebook SME: [ikus]

Twitter. SME: [ikus]

Urriaren 27an asko dugu gelditzeko!