Ekintza sindikala
BAME plazak aukeratzeko prozesu bermeduna eta fidagarria eskatzen dugu
Euskadiko Sendagileen Sindikatukook (SME) Madrilen Osasun Ministerioaren aurrean egingo den mobilizazioan parte hartu nahi duen BAME orori lagundu nahi diogu, autobus bat alokatuz, Bilbotik abiatuta Gasteizen geldialdi bat eginez Espainiako hiriburura joateko. (Artikuluaren bukaeran aurkituko duzu izena emateko formularioaren esteka.)
BAME plazak aukeratzeko eredu berria erabateko hondamendia da edonondik begiratuta ere. Lehentasun-ordenaren arabera, ia 8.000 plazaren zerrenda egin behar da, eta sistema informatikoan sartu era telematikoan. BAME plaza guztiak egun bakar batean esleitzeaz ari gara (ekainaren 17an), eta, gero, esleitutako plazara plaza eman eta bi astera sartu behar da. Bistan da prozesu inprobisatu eta presaka egindako baten aurrean gaudela, etorkizuneko profesionalei ez baitie bermatzen bidezko hautaketa bat gauzatzea.
Gogora dezagun gaur egungo BAMEek zainduko dutela gure osasuna etorkizunean, eta gaur egun hain balorazio ona ematen diogun Osasun Sistema gurea osatuko dutela, pandemia betean. Orduan, zergatik jarri hainbeste oztopo beren karrera profesionalaren abiapuntuan? Unibertsitatean 6 urtez aritu eta BAME oposizioa prestatzen bat eman ondoren, bermerik gabeko plaza bat hautatu behar al dute? Zergatik egin behar diote uko berdintasun-eredu bati? Ez da bidezkoa arazoz betetako prozesu bati aurre egitea:
• Web-ean akatsak eta sistema informatikoarekin arazoak izan direla, behin eta berriro adierazi dute sendagileek.
• Hautesle gehiago (16.000) plazak baino (7.000).
• Ezinezkoa da ehunka plaza sailkatzea ospitale eta espezialitateen arabera. Ezin dira osasun-zentro guztiak ezagutu.
• Ezin dituzu zure lehentasunak plaza erabilgarrietara egokitu.
• Libre dauden plazak denbora errealean ezin ezagutzeak dakarren nahasmendua eta segurtasunik eza nabariak dira.
• Plaza, hiria, espezialitatea eta ikastetxea loteria bat da.
• Uko egite kopuru handia izaten da eta, ondorioz, plaza asko bete gabe geratzen dira.
• Ezgaitasuna duten pertsonentzako txandak non geratuko diren ez dago jakiterik.
Horregatik guztiagatik, beste erakunde batzuek eta autonomia-erkidegoetako osasun-sailek hainbeste kritikatzen duten sistema honen aurka gaude. Eta, gure arbuioa erakusteko, gutun bat bidali diogu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, honako hau eskatuz:
• TRANTSIZIO eredu bat: prozesuaren digitalizazioa ezinbestekoa dela ulertu ulertzen dugu, baina eredu MISTO bat bilatu behar da (aurrez aurrekoa eta telematikoa), arazoak pixkanaka ezagutu eta konpontzeko eta izangaiei kalterik ez egiteko. Eredu berria pixkanaka ezarri behar da.
• Aurrez aurreko edo banakako esleipen telematikoa egin behar da, DENBORA ERREALEAN
• Hautaketa-prozesu bat, bermatua eta fidagarria egin behar da, gogoeta pertsona egiteko denbora ematen duena.
Baina, batez ere, zazpi urtez ikasten aritu diren profesionalei zor zaien ERRESPETUA eskatzen dugu, erretiro ugariek eta pandemiaren joak mediku beharra hain dela larria erakutsi diguten garai hauetan.
Datorren asteartean, maiatzaren 25ean, FSE Unida plataformak deituta, Osasun Ministerioaren aurrean Madrilen egingo den mobilizazioaren alde gaude. Espero dugu Lanbide Antolamenduko zuzendariak eta Osasun Ministerioak egoera hori bideratzea eta profesionalei behingoz entzutea.
Madrilerako autobusa
SMEk datorren asteartean, maiatzaren 25ean, FSE Unida plataformak deituta, Osasun Ministerioaren aurrean Madrilen egingo den mobilizazioan parte hartuko du. Horretarako, Bilbotik Espainiako hiriburura joango den autobus baten alokairua antolatuko du, eta Gasteizen geldialdi bat egingo du.
Ekimen honetan interesa baduzu, bete formulario hau zure harremanetarako datuekin. Gutxienez 48 laguneko taldea badugu, autobusa martxan jarri ahal izango dugu. Izena emateko azken eguna maiatzaren 22a da, larunbata, 22:00etan. Madrilera joateko interesa duen bidaiari kopurua izandakoan bidaiaren informazio guztia argitaratuko dugu.