
Ekintza sindikala
BAME Sententzia

SMEk Osakidetza auzitara eraman zuen, gure ustez BAMEen aparteko ordainsarietan ez zirelako sartzen guardiak eta lan-kontratuko langileei dagozkien beste kontzeptu batzuk. BAME batzuek Medikuen Elkargoaren bidez planteatu zuten eskari hori, eta ezetsi egin zuten. Orain, tamalez, epaitegiek ezespen-irizpide berari jarraitu diote SMEren eskarietan.
Hala ere, diru-zenbatekoaren arabera (3.000 euro baino gehiago) errekurritu daitezkeen epai guztien aurkako errekurtsoa jarriko du SMEk, gai hori aintzat har dadin eta, horrela, eskubidetzat jotzen duguna eskura dezagun.