Ekintza sindikala

Inicio » Bidasoa Ospitaleko eraberritze-lanak direla eta kirurgia-eremuaren erabateko ixteari uko egiten diogu

Bidasoa Ospitaleko eraberritze-lanak direla eta kirurgia-eremuaren erabateko ixteari uko egiten diogu

Proiektua berriz planteatu behar da eta Euskadiko Sendagileen Sindikatuak hala jakinarazi diogu Osakidetzako Zuzendaritzari

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak ahotsa eman nahi izan die Bidasoa Ospitaleko Traumatologia, Anestesiologia eta Bizkortze, Larrialdi eta Kirofano zerbitzuetako profesionalei. Izan ere, kirurgia-eremuan garatuko diren eraberritze-lanak direla eta Ospitaleko ebakuntza-gelak 18 hilabetez itxita egongo baitira eta horrek kezka sortu du profesionalengan. Hori dela eta, Osakidetzako Zuzendaritzari gai honen gainean daukagun kezka adierazi egin diogu.

Garrantzitsua da aipatzea, lehenik eta behin, Kirurgia eta Larrialdietako zerbitzuetan dihardutenak ez daudela obren aurka. Are gehiago, kirurgia-eremu berri bat sortzearen alde daude, eta, hori, hainbat alditan idatziz adierazi dute .

Dena den, ixtearena alde bakarreko erabakia izan da, zinez. Itxieraren eragina jasoko duten sendagileen arabera, informazio eta gardentasun falta nabaria izan da. Are larriagoa dena, Bidasoa Ospitaleko kirurgia zerbitzuei ez zaie kasurik egin, hainbat proposamen zituzten arren:

  • Ospitale ondoan eraikitzea modulo kirurgikoa. Hau da, eraikin erantsi berri bat burutzea eta ebakuntza-gela zaharren espazioa gero eta handiagoak diren medikuntza kirurgikoen zerbitzuetako beharrei eskaintzea.
  • Edo, bestela, faseetan lan egitea, hots, ebakuntza-gela berria orain kokatuta dagoen lehen unitatean jarri (edota beste kokapen batean), gaur egungo ebakuntza-geletan ohiko lanari jarraitzen zaion bitartean.

Proposamen hauek eta proiektuaren kezka helarazteko, ospitaleko kirurgia zerbitzuek hainbat batzar izan dute martxoan hasita Zuzendaritzarekin. Hala ere, Administrazioak ez du inolako informaziorik eman ebakuntza-gelak eraberritzeko erabakiari buruz eta ez dira proposatutako proiektu alternatiboak kontuan hartu. Hauek pazienteentzat eta sanitarioentzat kalte gutxiago eragin eta epe ertain eta luzerako kalitatezko asistentzia bermatu nahi dute.

Proiektuaren ondorioak

Hauxe da lehenengo aldia Euskal Herriko Ospitale batean jarduera kirurgiko guztia, programatua zein larriadikoa  erabat kentzen dela, 18 hilabetez. Eta, nahiz eta oso neurri garrantzitsua izan, eta gizartean, osasunean eta lanean hainbesteko eragina izan, beharren eta ondorioen erabateko aurreikuspen falta dago.

Lehenik eta behin, esan behar dugu, Osakidetzak diseinatutako proiektuak Bidasoa Ospitaleko jarduera Onkologikora eramatea susposatzen duela. Hau da, beste hiri batera mugitzea, 25 km.tara dagoen beste hiri batera, hain zuzen ere. Nahaste handia gaixoentzat eta handiagoa haien senideentzat.

Bigarrenik, esan, oraingo proiektuak ez duela aurreikusten Larrialdietako ebakuntza-gelarik, ez eta Zainketa Kritikoen Unitaterik ere, erreformak irauten duen bitartean. Horrek ondorio oso larriak ekar diezazkieke pazienteei, baita zorigaiztokoak ere.

Eta, hirugarrenik, aipatu behar da, ezin ditugula alde batera utzi laneko inplikazioak. Duela hilabete eskas, irailean, Bidasoa Ospitaleko gerenteak mezu bat bidali zien zerbitzu kirurgikoetako buruei, langileek Onkologikora joan beharko zutela jakinarazteko. SMEk ez du jakinarazpenik jaso, eta jakin badakigu gainerako sindikatuek ere ez dutela jakinarazpenik jaso. Eta, dakigunez, ez da Langileen Batzordera bildu.

Beraz, Bidasoa Ospitaleko medikuek proiektua berriz planteatzeko eskaerarekin bat egiten dugu SMEtik, birmoldatzearen eragina ahalik eta txikiena izan dadin bai herritarrentzat, bai profesionalentzat.