Ekintza sindikala

Ataria » Deustuko EAG behin betiko ixteari ezezko biribila

Deustuko EAG behin betiko ixteari ezezko biribila

Euskadiko Sendagileen Sindikatukook Deustuko Etengabeko Arreta Gunea (EAG) ixtearen aurkako manifestazioan parte hartzera deitu dugu otsailaren 6an, larunbata, 12:00etan. Jesusen Bihotzaren eta Kale Nagusiaren arteko elkargunetik abiatuko gara

Bilbo-Basurtoko ESIko Zuzendaritzak DEUSTUKO EAGren gaueko zerbitzua behin betiko ixteko mehatxua bete du, eta, ESSkook, berriz adierazi diogu Osakidetzako Zuzendaritzari erabat gaitzesten dugula Bilboko herritarrentzat funtsezkoa den zerbitzu hori bertan behera uztea.

Izan ere, behin eta berriz salatu dugun bezala, uste dugu horrelako erabakiak planifikatutako murrizketa-politika baten parte direla. Murrizketa horiek zuzeneko eragina dute profesionalen lan baldintzetan eta herritarrei eskaintzen zaien laguntzaren kalitatean.

Osakidetzako Zuzendaritzaren politika osasun-baliabideak banatzeko orduan osasun-aurrezkian oinarritzen da. Argi dago ez dela bestelako kudeaketa-formularik aztertzen, herritarrei osasun-zerbitzuak murriztea saihesteko.

Gainera, banaketa-politika baten aurrean gaude, nabarmen oinarritua osasun-profesionalen lan-gainkargan eta zerbitzu batzuen eskasian, bereziki Lehen Mailako Arretan, zeinetan langileen kolektiboak egunero egiten duen lan astun handiari esker kudeaketa ez-eraginkor iraunkorraren funtsezko euskarri bihurtzen ari da. Baina ahalegin horrek eztanda egiteko ezer gutxi behar du, bereziki jasangaitza gertatzen ari baita medikuntza-kolektiboan.