Ekintza sindikala

Ataria » EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Osakidetzari agindu dio garbiketarako hamar minutu eta armairu bikoitza bideratzeko bere langileentzat

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Osakidetzari agindu dio garbiketarako hamar minutu eta armairu bikoitza bideratzeko bere langileentzat

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak) kautelazko agindu bat eman du, eta, horren bidez, Osakidetza beharturik dago bere langileek 10 minutu izan ditzaten beren lanaldiaren barruan, COVID-19a ez kutsatzeko

Epaimahaiak, halaber, Osakidetzak bere langileei takila bikoitza emateko eskatu du, laneko arropa eta objektu pertsonalak bi leku ezberdinetan gorde ahal izateko, eta, horrela, koronabirusaren zabalkundea ekiditeko.

ESS, Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok demanda jarri genuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian langileen osasuna babesteko kutsatzeko arriskuaren aurrean, ikusirik Osakidetzak Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea ez duela betetzen.

Gogoratuko duzunez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari kautelazko neurriak hartzeko eskatzea erabaki genuen, Osakidetzako langileak eta haien familiak babesteko, antzeman baikenuen Osakidetzako langileen arteko kutsadura igo egin zela eta pandemiaren bigarren bolada hau ate joka geneukala indartsu.

Joan den uztailean, Bizkaiko Lan Ikuskaritzak arrazoia eman zigun eta Osakidetzari kutsadura saihesteko beharrezko neurriak hartzeko eskatu zion.