Ekintza sindikala

Inicio » ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuok Osakidetzako huteskunde sindikalen inguruko ESK-ren jarrera populista salatzen dugu

ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuok Osakidetzako huteskunde sindikalen inguruko ESK-ren jarrera populista salatzen dugu

ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuak jakitun gara ordezkaritza-organoak berrituko dituzten hauteskunde sindikalak beharrezkoak direla. Baina ordezkaritza-organo horiek eraginkorrak izan behar dute eta ESIak sortzearen ondorioz sortutako antolakuntza berrira egokituta egon.

Horregatik, hauteskundeetarako deia egin aurretik, ezinbestekoa da profesionalei eragingo dieten lan-hobekuntzak lortzeko bidea erraztuko duen eta haiek merezi bezala ordezkatuko dituzten hauteskunde-eremuen gaineko akordio batera iristea.

Urriaren  hasieran,  Mahai  Sektorialean  ordezkaritza  dugun  ELA,  SATSE,  LAB,  SME,  CCOO  eta  UGT sindikatuok egoera horri aurre egiteko konpromisoa hartu genuen, egungo ESIetara egokituta egongo diren hauteskunde-eremuak kontuan hartuko dituen proposamen bat adostuz.

ESKk, jakin badaki, mahaiko alde soziala prest dagoela Osakidetzan hauteskunde sindikalak burutzeko akordio bat sinatzeko. Baina aipatu sindikatuak erantzukizunez jardun ordez, Mahai Sektorialean ordezkaritza dugun sindikatuok hauteskunde-eremu horiek negoziatzeko egin ditugun deialdiei ENTZUNGOR egin die. Are gehiago, birritan eman du Osakidetzan hauteskunde-deialdien aurreabisua, lan horretarako beharrezkoa den ordezkaritza eta legitimitatea ez izan arren, eta, ondorioz, deialdiek ez dute aurrera egin.

Oraingoan, beste hauteskunde-prozedura bat hasi du Bizkaiko arreta espezializatuari eragiten dion aurreabisu berri batekin. Argi dago beraien hauteskundeekiko konpromisoa euren interes propioentzat onuragarrienak diren eremuetara mugatzen dela soilik. Bost axola zaie erakundearen ESIkako antolaketa eta/edo langileen eskubideen aldeko borroka batere eraginkortasunik ez daukaten ordezkaritza-organoen aurrean kokatzea. Horra galdera: Bizkaian espezializatuen batzorde bakar bat aski al da, hamaika ESItan sakabanatuta dauden 10.000 profesional baino gehiago era eraginkorrean ordezkatzeko?

ESK-k 2015 eta 2019an egindako proposamenei erreparatzen badiegu, argi dago ezetz; urte haietan Bizkairako 5 langile-batzorde sortzea proposatzen baitzuen. Sindikatu horrek kontzientziarik ez izateaz gain eta aurreabisu horrekin Osakidetzako langile guztiak kaltetzeko bidean jartzeaz gain, agerikoa da ekintza horien atzean interes partikular hutsa ezkutatzen dela eta bere erantzukizuna saihesten, alferrikako propaganda hutsa besterik ez den populismo batean oinarrituta.

ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGTk publikoki eskatzen diogu ESK-ri bere jarrera birplantea dezala, haizatutako deialdiari uko egin diezaiola eta aurretik defendatzen zituen jarreretara buelta dadila, funtsean, haiek izan behar baitira ordezkaritza sindikal osoaren arteko akordioaren bitartez adostutako oinarriak. Akordio horren oinarria posibilista izan beharko du, zuzendaritzaren erresistentziak neurtuz, baina inolaz ere ez da onartuko ekintza sindikala baliogabetu nahi duen eta akordiorako borondaterik ez duen hauteskunde-deialdi bat.

Hauteskundeak egin behar dira, langileen eskubidea da, baina horietatik ateratako ordezkaritza-organoak ESIkako antolakuntza berrira egokitu behar dira. Lurralde historiko bakoitzeko ordezkaritza-organoaren erantzukizuna langile-batzorde bakar baten esku jartzearen proposamena ausarkeria bat da, Osakidetzako langile guztien kalterako dena, eta  ELA, SATSE, LAB,  SME, CCOO eta UGT sindikatuok, langileekiko erantzunagatik eta konpromisoagatik, ekidin behar duguna.