Ekintza sindikala

Ataria » Lanbide Garapenaren eskaera: Osakidetzaren lardaskeria bat gehiago

Lanbide Garapenaren eskaera: Osakidetzaren lardaskeria bat gehiago

Gaur, 2022ko ekainaren 27an, Lanbide Garapena eskatzeko epea hasi da eta jende askok deitu diguzue sistemak zuen ustez antzinatasun-urteen arabera dagokizuena baino maila altuagoa ematen dizula esateko.

Aplikazioa BAME prestakuntza-denbora zenbatzen ari dela egiaztatu ondoren, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpenean (1208/2022 EBAZPENA) akats* bat dela egiaztatu ondoren, Osakidetzari jakinarazi diogu, ahalik eta lasterren konpon dezan, ez sortzeko profesionalen artean nahasmendurik eta itxaropen faltsurik.

* 3.1-a, 4/9 ORRIALDEA

Aitorpena eskatzen den kategoriako (eta, hala badagokio, espezialitateko) edo lanbide-talde bereko beste kategoria batzuetako lanpostu funtzionalak betetzea, betiere lan hori egiteko lizentziadun edo diplomadun mailako titulu sanitarioa (edo baliokidea) eskatzen bada. Ez dira kontuan hartuko Osasun Zientzietako espezialisten titulu ofizialak lortzeko prestakuntza-urteak, salbu eta zerbitzu berezietan izan badira.