Ekintza sindikala

Ataria » Mahai sektoriala 2021/02/25

Mahai sektoriala 2021/02/25

Honako gai hauek landu ziren Otsailaren 25eko Mahai Sektorialean:

18/19 LEP:

Jarraipen Batzordean eman ziguten informazioa gainerako sindikatuei ere bidali diete. Informazio hori hemen kontsulta dezakezu. [IKUSI]

Karrera Profesionala:

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak behin eta berriz eskatu ondoren, aparteko deialdi bat egitea proposatu digute. Dokumentu hori xehetasunez aztertuko dugu eta alegazioak egingo dizkiogu. Jakinaren gainean edukiko zaitugu.

Lan-baldintzen akordio berria:

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eta gainerako sindikatuek eskatuta, atalka landu nahi den akordio berriaren negoziazioan, lehenengo gaiak “Lizentziak eta Baimenak” eta “Ordainsariak” izango dira.

  • Lizentzia eta Baimenei buruz: dagoeneko mahai gainean dauzkate sindikatuok 2018an egin genituen alegazioak.
  • Ordainsariei buruz: Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroarentzat, LMAko medikuentzat eta Osasun Mentaleko Sarearentzat ospitalizazioko osagarriaren %4 ordaintzea aldarrikatzen du Euskadiko Sendagileen Sindikatuak. Administrazioak jakinarazi digu aztertzen ari direla osagarri hori negoziazioan sartu ala ez eta Giza Ehunen Euskal Zentroetara ez ezik beste talde batzuetara ere zabalduko den. Bi hilabeteren buruan emango digute erantzuna.

Enplegua eta Behin-behinekotasuna:

Zuzendaritzak Osakidetzako aldi baterako tasunaren eta behin-behinekotasunaren hasierako azterketa egin digu, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak duela 3 urte baino gehiago 23/06/17 Akordioan egindako eskaera bati erantzunez. Azpimarratu nahi dugu gauza bat dela egiturazko lanpostuak azaleratzea, eta beste bat, erabat ezberdina, lanpostu horiek LEP baten bidez finkatzea. Guk arazoaren diagnostikoa ez ezik, arazoaren araberako konponbidea ere eskatu dugu.

Berdintasun Planaren akordioa:

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak Berdintasun Batzordean egin dituen ia alegazio guztiak onartuak izan dira. Horregatik, plan perfektua izan ez arren, sendagileen sindikatuak bere laguntza eman du. Argi dago hobekuntzak egin behar direla, baina abiapuntu bat jarri behar da. Hauek dira landuko ditugun ildo nagusiak:

  • Gure Osasun Sisteman identifikatutako diskriminazioak desagerrarazteko neurriak abian jar daitezen bultzatzea.
  • “Berdintasunerako erreferenteak” figura sortzea ESIetan, Planean hartutako neurriak bultzatzeko eta langile guztiak artatzeko berdintasunarekin zerikusia duten gai guztietan.

Bileraren amaieran, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak Rosa Pérez Esquerdo Osakidetzako zuzendari nagusiari eskatu zion EAGen egoeraren eta etorkizunaren berri emateko. Aztertzen ari direla erantzun zigun, lan-taldeak egin dituztela eta urteko lehen seihilekoan plangintza bat izatea espero dutela. Euskadiko Sendagileen Sindikatukook argitu genion erantzunak anbiguoak iruditzen zitzaizkigula eta erabakitzen dutena erabakitzen dutela negoziagarria izatea espero dugula.