Ekintza sindikala

Ataria » Osakidetzak akordioak ez dituenez negoziatzen, ez betetzen, SMEk berriro bide judizialera jotzea erabaki du

Osakidetzak akordioak ez dituenez negoziatzen, ez betetzen, SMEk berriro bide judizialera jotzea erabaki du

Lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra: SMEk hasiera eman dio Administrazio-Prozedurari

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak aukera eman nahi die fakultatiboei, modu iraunkorrean eta borondatez, gehien komeni zaizkien lanpostuetan sartzeko, lanbide-garapena hobetzeko eta lana eta familia era egokian uztartzeko.

Osakidetzak, SMEk eskatuta, konpromisoa hartu zuen urtean bi deialdi ateratzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean, fakultatibo guztientzat, baina, beste batzuetan bezala, ez du bete adostutakoa. Ez ditu atera ez urteko bi deialdiak, ez plaza guztiak, ezta kategoria guztiak ere.

Hori dela eta, atzo, 2022ko uztailaren 27an, SMEk bide judizialaren aurreko Administrazio-prozedura hasi zuen, betebehar hori betetzen dela bermatzeko eta fakultatiboen kolektiboaren eskubideak defendatzeko.


Debagoiena eta Araba ESIak batuko dituen Kudeaketa Klinikoko Unitatea: salaketa bide zuzenetik doala ematen du

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioak izapidetzeko agindu du SMEk jarritako demanda Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka. Erabaki horrek Araba ESIetako eta Debagoiena ESIko Anestesia, Bizkortze eta Minaren Unitateko Kudeaketa Klinikoko Unitatea sortzea onartu zuen. Oraingoz, abiaturiko bideak itxura ona du.