Ekintza sindikala
Osakidetzak bere langileen lan-baldintzen negoziazioa blokeatzen jarraitzen du
SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk iragarri dute ez direla bihar Euskal Osasun Zerbitzuarekin negoziazio-mahaira joango. Egoera desblokeatzea ahalbidetuko duen premiazko bilera bat eskatu diote sindikatuek sailburuari.
Bilbo, azaroaren 23a. Osasuneko mahai sektorialaren ospakizunaren aurrean, Osakidetzako sindikatuek Euskal Osasun Zerbitzuaren ez negoziatzeko jarrera salatu dute eta bihar, azaroak 24, egingo den foro horretara ez direla joango iragarri dute.
SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk, mahai horretako kideek, adierazi dute Euskal Osasun Zerbitzuak “aldebakartasunean, xantaian eta mehatxuan” oinarritutako jarrerari eusten diola negoziazio-bilera berri honi begira.
“Aztertu beharreko gaien zerrenda jaso dugu, besteak beste, karrera profesionala. Osakidetzak, berriz ere, bere langileekiko eta haien lanarekin duen konpromisoari muzin eginda eraso eta mespretxu nabarmena den proposamen bat egiten digu” adierazi dute.
Sindikatuek kritikatu dute Osakidetzak murrizketa onartezina planteatzen duela gaur egun indarrean dagoen sistemarekiko. “Horri gehitu behar zaio urteak joan urteak etorri ez duela bete urtero deialdia egiteko duen agindua”, sindikatuek adierazi dutenez.