Ekintza sindikala

Ataria » Osakidetzaren aurkako epai judiziala

Osakidetzaren aurkako epai judiziala

Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak arrazoia eman dio SMEri, eta ziurtatu du Osakidetzako Zuzendaritzak ezin dituela kudeaketa klinikoko unitateak nahi bezala sortu

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak lehen auzialdian prozedura judizial bat irabazi du, eta, horren bidez, bertan behera utzi da Osakidetzak Kudeaketa Klinikoko Unitateak, bere nahierara sortzeko zuen asmoa, Lehen Mailako Arretako edo Arreta Jarraituko zentroak elkartuz.

Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak adierazi du Osakidetzak ezin dituela aldatu medikuen baldintzak, sortu nahi dituen zentro- eta unitate-talde horietan oinarrituta. Hori egiteko izapide zehatzak bete behar dituela esan dio, besteak beste, SMErekin negoziatzea.