Ekintza sindikala

Inicio » Ospitaleko autokontzertazioa

Ospitaleko autokontzertazioa

Berriki jakin dugu Osakidetzan Autokontzertazio -Tarifak Bateratzeko Proiektua- izeneko dokumentu baten berri, 2021eko otsailaren 3koa, itxura denez, 2022ko martxoaren 1ean sartu zena indarrean.

Zuzendaritzak ez digu aldez aurretik dokumentua helarazi eta ez du proiektua Euskadiko Sendagileen Sindikatuarekin negoziatu. Beraz, Osakidetza auzitara eramateko izapideei ekin diegu, gure ustez pertsonal fakultatiboarentzat legez kanpokoa eta diskriminatzailea den eta inolako bermerik ez duen autoituntze-sistema bat ezarri delako.