Ekintza sindikala

Ataria » SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek kezka azaldu diote Sailburuari Osakidetzak azkenaldian izan duen noraezagatik

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek kezka azaldu diote Sailburuari Osakidetzak azkenaldian izan duen noraezagatik

Mahai Sektorialeko sindikatuek eskatu arren, Osasun Sailak aldebakarreko bidean jarraitzen du

Euskal Herrian, 2022ko abenduaren 7an.

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek kezka azaldu diote Sailburuari Osakidetzak azkenaldian izan duen noraezagatik, eta plantillak pairatzen dituen arazoei irtenbidea emateko eta Mahai Sektoriala benetako negoziazio-foro bihurtzeko konpromisoa eskatu dute.

2022. urtea Osakidetzako langileek eta herritarrek kaleak hartu dituzten urtea izan da, osasun-politika publikoetan norabidea aldatzea eskatzeko eta gure osasun-sistemaren desegitea berehala gelditzeko.

Lau izan dira gehiengo sindikalak asistentzia-maila guztietan deitu dituen greba-egunak, eta milaka pertsona izan ziren urtarrilaren 23an, otsailaren 26an eta ekainaren 26an deitutako manifestazioetan, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko kaleak gure osasun publikoaren alde bete dituztenak.

Bitartean, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritzak beren ibilbide-orriarekin jarraitu dute, hau da, osasun-sistema publikoa desegitea eta plantillaren legezko ordezkaritzarekin dagoen edozein zubi eraistea.