
Ekintza sindikala
SMEren agerraldia Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean
Sendagileon sindikatukook Osakidetzan dauzkagun arazoen berri eman genien politikariei

Osakidetzan kategoria guztietako langile eskasia nabarmena da oro har, baina, are nabarmenagoa da sendagile falta. Materiala ere falta izan da.
Horren guztiaren arrazoi nagusiak, gure ustez, inbertsio falta, agintarien aurreikuspen eza eta asistentziaren eskaera handitzea. COVID-19aren bigarren olatu honek Osakidetza bera ZIUra sartzeko zain dagoen paziente bihurtu du.
Horixe da, gaingiroki, Osakidetzaren egoerari buruz egin genuen diagnostikoa, politikariei Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean joan den azaroaren 18an egin genuen agerraldian.
20 minutu besterik ez genuen izan. Nahikoa izan zen, baina, gure kolektiboaren kezkak, Covid 19aren etorrerak eragindako arazoak eta hura agertu aurretik bizi genituenak agerian jartzeko, eta baita garai batean euskal gizartearen harrotasuna izan zen gure osasun-sistemak “oinarri-oinarrian nozitzen ari den patologia nola tratatu” proposatzeko ere.
Sendagile eta estrategia falta
Osakidetzan urtero erretiratzen diren 250 sendagileek utzitako zuloari gehitzen badiogu Lehen Arretan dagoen egiturazko sendagile gabezia kezkagarria (300 eta 400 artean), hondamendia atari-atarian daukagu.
Horregatik, gabezia horren gainean daukagun kezka helarazi nahi izan diegu Legebiltzarreko Osasun Batzordekoei. Gure ustez, sendagileak etxekotzeko jarraitzen den estrategia oso da txarra edo baliogabea, eta halaxe jakinarazi genien:
Mediku gabezia horrek dakartzan ondorioak aski nabarmenak dira:
Hori eta askoz gehiago esan genien.
Agerraldiaren bideoa utziko dizugu, ikus dezazun: [IKUSI BIDEOA]