Ataria » Urriaren 27ko greba: ezarritako gutxieneko zerbitzuak
Urriaren 27ko greba: ezarritako gutxieneko zerbitzuak
Argi zegoen ez zigutela erraz jarriko, ikusi bestela zer-nolako gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkiguten:
I. Ospitaleetan, larunbatetako ohiko -A1 taldeko- osasun-langileek egin beharko dute lan larrialdi zerbitzuetan, ospitaleratutako gaixoak artatzen eta ohiko funtzionamendua mantentzen. Dialisi-prozesuak eta aurrez zehaztutako tratamendu onkologikoak eta atzeraezinak ere mantenduko dira. Era berean, eutsi egingo zaie COVID-19 proba diagnostikoak egiteko ezarritako baliabideei.
Lehen mailako arretan, larrialdiko arreta bermatzeko, bai eta COVID duten pazienteen arreta eta detekzio-probak egiteko ere, larunbatetako zerbitzuekin lan egin behar duten osasun-zentroetako langileak, larunbat batean zerbitzu horiek ematen dituzten langile kopuruarekin.