Ekintza sindikala

Ataria » Ustekabe desatseginak mahai sektorialean

Ustekabe desatseginak mahai sektorialean

IVAPek uko egin dio etorkizuneko 18/19 LEParen azterketa antolatzeari, eta zozketa bidez aukeratutako epaimahaikideek egingo dute

Gaurko, urriak 20, mahai sektorialak ezusteko ugari izan ditu, eta ez hain atseginak. 3 gai landu dira:

  • Etorkizuneko LEP 18/19.
  • Lekualdatze lehiaketa.
  • Lizentzia eta baimenen agiria.

18/19 LEP: joko-arauak azken orduan aldatu dituzte

Osakidetzareno Zuzendaritzak FEM Familia eta Pediatria espezialitateetarako 18/19 LEParen behin betiko oinarri espezifikoak eman dizkigu. Aldi berean, honako hau adierazi digu: IVAPek azterketa antolatzeari uko egin dio, haien arabera, “proba egiteko ezintasun materialagatik”. Beraz, Osakidetzak nahi du epaimahaiko kideak arduratu daitezela azterketa antolatzeaz. Ondorioa: sendagileei pasatzen diete pilota.

Jakina, Euskadiko Sendagileen Sindikatukook adierazi diegu ez gaudela ados azken orduko aldaketa horiekin. Azken LEPan gertatutakoaren ondoren, ez gara prozesua oztopa dezakeen eta medikuen gardentasuna, zintzotasuna eta profesionaltasuna zalantzan jar dezakeen ezer babestearen aldekoak. Ez da bidezkoa erantzukizun hori sendagileek beregain hartu behar izatea.

Aspertuta gaude baloiak kanpora botatzearen jokabide horrekin. Beraz, abiapuntura itzuliko gara. Osakidetzarekin adostu genuen azterketa kanpoko erakunde batek egingo zuela (sendagileentzako plaza gehiago lortzeaz gain), eta ez diogu horri uko egingo.

LEKUALDATZE LEHIAKETA: fase berria?

Osakidetzako Administrazioak Ospitaleko Espezialitateen Lekualdatze Lehiaketaren lehen fasea ireki nahi du. Nola ausartzen dira horrelako zerbait planteatzera oraindik Familia Medikuak eta Lehen Mailako Arretako Pediatria espezialitateko lehen fasea konpondu ez bada? Joan den astelehenean, urriaren 18an, behin betiko zerrendak atera behar ziren eta ez da ezertxo ere egin. Hau zentzugabekeria dela esatea motz geratzea da.

LIZENTZIAK ETA BAIMENAK: ea bosgarren ahaleginean lortzen den

Osakidetzak Lizentzia eta Baimenen Agiriaren laugarren zirriborroa aurkeztu digu. Gure alegazio batzuk onartu egin dira, baina beste asko adingabeak zaintzeko lanaldi murrizketarekin zerikusia dutenak, esate baterako, baztertu egin dira. Lanaldiaren proportzioekin eta medikuak murrizketaren ordutegia aukeratzearekin zerikusia zuten alegazioak, alegia. Horrek guztiak, guretzat duen garrantzia dela eta, Euskadiko Sendagileen Sindikatutik berriro berrikus ditzala eskatu diogu Zuzendaritzari, bosgarren aldiz, eta hala egingo dutela ziurtatu digute. Espero dugu, horretan behintzat, agindutakoa betetzea.