Afiliatuaren atariaren aurkezpena

Egun on.

SMEn denbora daramagu gure afiliatuei tratu hurbilagoa eta bereziagoa eman nahian, zuek baitzarete gure alde egiten duzuenak eta gugan konfiantza duzuenak.

Aspalditik lantzen ari ginen ideietako bat “Afiliatuaren Ataria” da, gure webgunearen barruan eremu bereizia, eduki interesgarria esklusiboki gure afiliatuei erakusteko eremua. Pozten gaitu jakitera emateak “Afiliatuaren Ataria” dagoeneko errealitate bat dela, zuekin guztiekin probatu nahi dugun errealitatea, alegia.

“Afiliatuaren Atarian” sartzeko modua oso erraza da:

  1. Klikatu gure webgunearen goiko aldeko botoian, AFILIATUAREN ATARIA dioen lekuan.
  2. Afiliatuaren atarira sartzeko pasahitza beharko duzu. Horretarako, sakatu SORTU PASAHITZA (Behean, bideoan xehetasun handiz azaltzen da nola sortu pasahitza)
  3. Sartu zure Nortasun Agiria (NANa edo AIZa) eta klikatu BOTOI URDINA
  4. Zoaz sindikatuari eman diozun helbide elektronikora, eta bilatu bidali dizugun mezua. Bertan zure sarbide-gakoa eskuratzeko esteka bat aurikituko duzu. Klik egin, formularioan gogoko pasahitza idatzi eta bidali.
  5. Badaukazu pasahitza. Itzuli “Afiliatuaren Atarira” sartu zure NANa edo AIZa eta zure pasahitza eta HASI SAIOA.

Dena ondo joan bada, “Afiliatuen Atarian” soilik afiliatuentzat argitara emandako edukiak agertuko zaizkizu.

Pasahitza lortzeko prozesuan zehar arazoren bat izaten baduzu, jarri gurekin harremanetan: KONTSULTA FORMULARIOA. 

Hemen duzu pasahitza lortzeko prozesua azaltzen duen bideo bat