Afiliatuen atariko sarrera

Sindikatu-kuoten ziurtagiri fiskalari buruz

Lankide agurgarriak

Lerro hauen bidez jakinarazi nahi dizuegu Euskadiko Sendagileen Sindikatuak ez diela afiliatuei kuota sindikalei buruzko ziurtagiri fiskala bidaltzen.

Arrazoi nagusia da SMEk legezko betebeharra duela urtero EAEko hiru foru ogasunei jakinarazteko aurreko urtean ordaindutako afiliatu bakoitzaren sindikatu-kotizazioen zenbatekoak. Urtarrilean egiten ditugu jakinarazpen horiek.

Errentaren kanpaina hasten denean, hiru foru ogasunen webguneetan, zure datu fiskal guztiak egiaztatu ahal izango dituzu. Eta ogasun mugakideen mendeko afiliatua bazara, ez litzateke inolako ezustekorik sortu behar, kontuan hartuta ogasunak elkarren artean harremanetan daudela.

Edozein argibide behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.

SME KONTSULTAK

Adeitasunez

EUSKADIKO SENDAGILEEN SINDIKATUA

Urgentziak eta Emergentziak espezialitatea

Larrialdi eta Emergentzietako Mediku Espezialistaren Titulua ezartzen duen Errege Dekretuaren proiektuaren laburpena jarri ditugu, Afiliatuaren Atarian

Lanbide Garapena 2022

Lanbide-garapenaz gauzak argitze aldera, Oinarrizko Araudiaren laburpena eta kontuan hartzeko Funtsezko Puntuak jarri ditugu, Afiliatuaren Atarian.

2020-21-22 eta Egonkortzeko LEP

Afiliatuaren Atarian zure esku jarri ditugu hainbat material eta aholku gainean dauzkagun 2020, 2021, 2022 eta Egonkortzeko LEPak prestatzeko.

Atariko edukiak ikusteko pasahitza beharko duzu. Pasahitza lortzeko jarraibideak dauzkazu barreneko botoian.

Laster arte!

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.