Formakuntza eta laguntzak

Ataria » 2. aldaketa euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien baliokidetzan

2. aldaketa euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien baliokidetzan

Gaur, 2023ko maiatzaren 17a, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuari egindako aldaketak argitaratu dira EHAAn

Hona hemen, aldaketok 3. artikuluari nola eragiten dioten eta euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiri hauek Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren B1, B2, C1 eta C2 mailekin nola parekatzen diren ikusteko eskema laburtua.

B1 maila

  • IVAPek emandako 1. HE
  • HABEk kudeatutako 1. mailako ziurtagiria
  • Osakidetzako 1. HE

B2 maila

  • IVAPek emandako 2. HE
  • HABEk kudeatutako 2. mailako ziurtagiria
  • Osakidetzako 2. HE
  • Ertzaintzako 1. HE
  • Hezkuntzako unibertsitatez kanpoko irakaspostuen 1. HE
  • EAEko hizkuntza eskola ofizialetako euskal ikasketen 4.maila

C1 maila

  • IVAPek emandako 3. HE
  • HABEk kudeatutako 3. mailako ziurtagiria
  • Osakidetzako 1. HE
  • Ertzaintzako 2. HE
  • Hezkuntzako unibertsitatez kanpoko irakaspostuen 2. HE
  • Eusko Jaurlaritzaren EGA
  • Nafarroako Gobernuaren EGA
  • Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak emandako EGA
  • Euskaltzaindiaren D agiria
  • Labayru Ikastegiko 3. mailako agiria, 1982ko irailaren 19a baino lehen emana.
  • Jarraian zerrendatutako ikasketak baldin eta 2012ko apirilaren 16a baino lehen burututakoak badira:
    • Euskal Filologiako lizentziatura
    • Euskal Filologiaren alorreko irakasle-diplomatura
    • Bizkaiko eta Gipuzkoako Irakasleen Unibertsitate Eskola Publikoan euskal adarren batean egindako irakasle-diplomatura, 1985ean edo handik aurrera lortua denean
    • Donostiako eta Eskoriatzako OHOko Irakasle Unibertsitate Eskolan euskal adarren batean egindako irakasle-diplomatura, 1984an edo handik aurrera lortua denean

C2 maila

  • IVAPek emandako 4. HE
  • HABEk kudeatutako 4. mailako ziurtagiriaemana
  • Osakidetzako 4. hizkuntza-eskakizuna
  • Euskaltzaindiaren B agiria

Aldaketen informazio osoa daukazue esteka honetan: TITULU ETA ZIURTAGIRIEN BALIOKIDETZA 2023/05/17

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.