2022-2023 ikasturteko hizkuntza eskola ofizialeko matrikularen diru-laguntza: eskatzeko epea zabalik dago

Deialdian parte har dezakete 2022-2023 ikasturtean Euskadiko hizkuntza eskola ofizialetan ikasle ofizial gisa euskara ikastaroren bat egiten duten Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere

Eskaera egiteko epea: 2023ko azaroaren 14tik 24ra bitartean, biak barne.

Bete beharreko baldintzak:

  1. Osakidetzako langile finkoa, interinoa, ordezkoa edo aldi baterakoa izatea eta zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egotea 2022ko urriaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean.
  2. Ordezkoen eta aldi baterakoen kasuan, 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30a bitarteko epean guztira bost hilabetetik gora lan eginda egotea Osakidetzan.
  3. Ikastaroa osorik bukatzea.
  4. Ikastaro bukaerako azterketa eginda edukitzea, edo 2022-2023 ikasturtean bukaerako azterketa egitetik salbuetsiko duen titulu baliokideren bat lortu izana.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Dirulaguntza jaso ahal izateko, interesatuek eskaera telematikoa egin beharko dute. Halaber, agiri hauen kopiak erantsi beharko dituzte:

  • Hizkuntza Eskola Ofizialean, ikasle ofizial gisa, matrikula ordaindu izanaren frogagiria.
  • Eskola agiri ofiziala, hizkuntza eskola ofizialak emana. Agiriak jaso beharko du lortutako kalifikazio akademikoa, eta ikaslea dagokion ikasturtean ikasle ofizial gisa euskara ikasgaian matrikulatuta egon dela.
  • Ikastaro bukaerako azterketa egin ezean, dagokion bukaerako azterketa egitetik salbuetsiko duen egiaztagiria.

Argibide gehiago, intranet korporatiboan edota zure zerbitzu-erakundeko Euskara Zerbitzuan jaso dezakezu.