Formakuntza eta laguntzak
2023-2024 euskara ikastaroak
Osakidetzako langileentzako euskara-ikastaroetarako deialdia onartu da. Deialdi honek 2023-2024 ikasturteko bigarren lauhilekoa arautzen du, eta hirugarren hizkuntza-eskakizuna arteko ikastaroak eskaintzen ditu.
Deialdi honetan parte har dezakete Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere, baldin eta 2023-2024 ikasturteko euskara-ikastaroen deialdi orokorra arautu zuen 588/2023 Ebazpenaren datatik (2023ko martxoaren 20a) deialdi honetako ikastaro-modalitate bakoitzari dagozkion eskabideak aurkezteko epea amaitu arte zerbitzu aktiboan, senitartekoak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan badaude.
Deialdi honetan parte hartu nahi duten langileek eskaera telematikoa egin beharko dute, Osakidetzaren intranet korporatiboaren bidez.
Eskabidea egiteko epea: 2023ko azaroaren 7tik 17ra bitartean, biak barne.
Informazio guztia hemen aurkituko duzue: EHAA euskarako ikastaroak