
Formakuntza eta laguntzak
2023-2024ko euskara ikastaroak; udakoak eta ikasturtekoak
Udako euskara-ikastaroen deialdia: 2023-2024 ikasturtea
Deialdia Osakidetzako langileentzat da, edozein dela ere haien lan-harremana, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:
Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko apirilaren 17tik maiatzaren 5era
Informazio guztia daukazue hemen: 2/2023 JARRAIBIDEAN (2023ko udako euskara-ikastaroak)
Euskara ikasteko langileen hautaketa eta eskaerak: 2023-2024 ikasturtea
Deialdia 2023ko urtarrilaren 1etik modalitate bakoitzari dagokion eskabideak aurkezteko epearen amaiera bitartean jarduneko zerbitzuan, senitartekoak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan dauden Osakidetzako langileentzat da, edozein dela ere haien lan-harremana.
Lanorduetako ikastaroetarako eskabideak aurkezteko epea: 2023ko apirilaren 21etik maiatzaren 5era.
Lanorduz kanpoko ikastaroetarako eskabideak aurkezteko epea: 2023ko apirilaren 21etik maiatzaren 26ra.
Informazio guztia daukazue hemen: 1/2023 JARRAIBIDEAN (2023 ikasturteko ikastaroak)