
Formakuntza eta laguntzak
2026ko udako ikastaroak: izena emateko epea zabalik
Gaur, maiatzak 11, zabaldu da udan euskara ikasteko izena emateko epea
Euskara ikasi nahi duten eta IVAPekin ikas-prozesua hasita duten Osakidetzako langileek gaur, maiatzak 11, dute lehen eguna IVAPek eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko. Ikastaro hauetan izena emateko azken eguna, aldiz, maiatzaren 20a izango da.
Hurrengoak dira udako ikastaroan izena emateko aukerak:
- Barnetegia: 2 edo 4 aste lanorduz kanpo.
- Trinkoa (5 ordu egunero): 4 aste lanorduz kanpo.
Deialdia Osakidetzako langileentzat zuzenduta dago, lan-harremana edozein izanda ere, baldin eta 2025eko maiatzaren 11tik ikastaroetarako eskaerak egiteko epea bukatu arte (maiatzak 20) zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egon badira.
Gainera, bitarteko langileen kasuan, egiturako lanpostu batean nahiz behin-behineko lanpostuan egon, 12 hilabeteetan Osakidetzan guztira 6 hilabetetik gora lan egin behar izan dute.
Deialdiari buruzko informazio osoa Intranet korporatiboaren Euskara atalean dago, baita eskaerak aurkezteko aukera ere.