Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Bekak eta laguntzak profesionalak prestatzeko 2022

Bekak eta laguntzak profesionalak prestatzeko 2022

Gaurko datarekin EHAAn argitara eman den 2022ko ekainaren 7ko Aginduaren helburua bekak eta laguntzak emateko deialdi bat egitea eta arautzea da, arlo sanitarioan 2022. urtean hasitako prestakuntza-jarduerak finantzatzeko.

Honako modalitate hauek daude aukeran:

  • Estatuko unibertsitate-ikastegiek edo Osasun Ministerioaren mendeko osasun-institutuek, edo autonomia-erkidegoen mendeko osasun-eskolek emandako graduondoko ikastaroetan parte hartzea.
  • Atzerriko unibertsitateek emandako graduondoko ikastaroak egitea.
  • Atzerriko zentro sanitarioetan edo ikerketa sanitarioko zentroetan prestakuntza-egonaldiak egitea

Eskabideak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan https://www.euskadi.eus/servicios/0086108 web-orrian– eskuragarri dauden eredu normalizatuak beteko dira, eta, horrekin batera, prestakuntza-egonaldiaren edo graduondoko ikastaroaren prestakuntza-plana bidali beharko da, non jasota egongo baitira programa, edukia eta jarduerak.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa da (1), agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Beka eta laguntzei buruzko informazioa honako esteka honetan daukazue: Bekak eta laguntzak profesionalak prestatzeko 2022