Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Bekak eta laguntzak profesionalak prestatzeko (2023)

Bekak eta laguntzak profesionalak prestatzeko (2023)

Gaurko datarekin EHAAn argitara eman da 2023. urtean osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko deialdia egin eta arautzen duen Ebazpena.

Agindu honen xedea da bekak eta laguntzak emateko deialdi bat egitea eta arautzea, osasun-arloan 2023. urtean hasitako prestakuntza-jarduerak finantzatzeko. Honako modalitate hauek daude aukeran:

  • Estatuko unibertsitate-ikastegiek edo Osasun Ministerioaren mendeko osasun-institutuek, edo autonomia-erkidegoen mendeko osasun-eskolek emandako graduondoko ikastaroetan parte hartzea; edo aipatutako entitateek ematen ez badituzte ere, hitzarmen baten bitartez halako izaera lortzen duten ikastaroetan parte hartzea, baldin eta unibertsitatearen graduondoko titulu propioren bat sortzen badute.
  • Atzerriko unibertsitateek emandako graduondoko ikastaroak egitea, a) modalitatean aipatutako arloetan konpetentzia aurreratuak eskuratzera bideratuta badaude.
  • Atzerriko zentro sanitarioetan edo ikerketa sanitarioko zentroetan prestakuntza-egonaldiak egitea, osasun-zientziekin lotutako arlo guztietan ezagutzak eta trebetasunak areagotzera bideratutako prestakuntza-programa indibidualizatuak egiteko.

Eskabideak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan –https://www.euskadi.eus/servicios/0086110 web-orrian– eskuragarri dauden eredu normalizatuak beteko dira, eta, horrekin batera, prestakuntza-egonaldiaren edo graduondoko ikastaroaren prestakuntza-plana bidali beharko da, non jasota egongo baitira programa, edukia eta jarduerak.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa da (1), agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Beka eta laguntzei buruzko informazioa honako esteka honetan daukazue: Bekak eta laguntzak profesionalak prestatzeko 2023