Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Osasun arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak (2024)

Osasun arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak (2024)

AGINDUA, 2024ko apirilaren 12koa, Osasuneko sailburuarena, arlo sanitarioko profesionalak 2024an prestatzeko beken eta laguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egiten duena

Osasun Sailaren agindu honen bitartez kolektibo sanitarioaren prestakuntza handiagotzeko bekak eta laguntzak emateko deialdia eta oinarri-arauak onartzea erabaki du.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Eskabideak egiteko, eredu normalizatuak beteko dira, eskuragarri daudenak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan https://www.euskadi.eus/servicios/0086111 web-orrian , eta, horrekin batera, bidali beharko da prestakuntza-egonaldiaren edo graduondoko ikastaroaren prestakuntza-plana, non jasota egongo baitira programa, edukia eta jarduerak.

Informazio guzti-guztia daukazue esteka honetan: bekak eta laguntzak (2024)

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, erakunde interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira epeak.