Formakuntza eta laguntzak

Inicio » Etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko laguntzak: jasotzaileak eta kopuruak

Etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko laguntzak: jasotzaileak eta kopuruak

Gaurko datarekin argitaratu da 1122/2022 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez, 2022. ekitaldiari dagokion langileen etengabeko prestakuntzako eta erreziklapen profesionaleko ikasketak egiteko laguntza-programaren deialdia ebazten baita.

Etengabeko prestakuntza eta birziklatze profesionalerako ikasketak egiteko laguntzak ematea I. eranskinean adierazitako lagunei eta bertan zehaztutako diru-kopuruen arabera eta diru-Iaguntzak ukatzea II. eranskinean zerrendatutako lagunei, bertan zehaztutako arrazoiak direla-eta.

Ebazpen honi gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzu publikoaren zuzendari nagusiaren aurrean -Araba Kalea 45, PK 01006, Vitoria-Gasteiz-, hilabeteko epean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Intranet korporatiboan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Honen guztiaren gaineko informazioa daukazue Osakidetzaren intranetera daraman esteka honetan (NAN zbk. eta pasahitza beharko dituzue):  Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileek etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko laguntza-programa