Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Euskalduntze ikastaroak: 2022ko uda

Euskalduntze ikastaroak: 2022ko uda

Udako ikastaroak euskaltegietan edo barnetegietan egiten dira uztailean, abuztuan edota irailean, betiere euskaltegiek eurek egiten duten eskaintzaren arabera, eta lanorduz kanpo egiteko dira

Eskaera egiteko epea: 2022ko apirilaren 13tik maiatzaren 2ra bitartean, biak barne.

Egin daitezkeen ikastaroak: aurrez aurreko 5 orduko trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidezkoak. Ezingo dira batera eskatu autoikaskuntza eta aurrez aurreko ikastaroak. Autoikaskuntza ikastaroa aukeratzen bada, ikastaro hori bakarrik egin ahal izango da.

Aurrez aurreko ikastaroetan, gehienez ere, hiru ikastaro eskatu ahal izango dira. hori bakarrik egin ahal izango da. Kanpo geratzen dira 4HE prestatzeko ikastaroak. Ikastaroen eskaintza ezagutzeko, euskaltegietan eta autoikaskuntza zentroetan galdetu behar da.

Ikastaroen gaineko informazio guztia Osakidetzaren intranetean daukazue helbide honetan (erabiltzailea eta pasahitza eskatuko dizue): udako euskara ikastaroak 2022