Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Euskara ikastaroak: 2022-2023 ikasturteko bigarren lauhilekoa

Euskara ikastaroak: 2022-2023 ikasturteko bigarren lauhilekoa

Osakidetzako langileentzako 2022-2023 ikasturteko euskara-ikastaroetarako deialdia. Deialdi honek 2022-2023 ikasturteko bigarren lauhilekoa arautzen du, eta lehen, bigarren eta hirugarren hizkuntza-eskakizunetako (1.HE, 2.HE, 3.HE) ikastaroak eskaintzen ditu.

Eskabideak egiteko eta tramitatzeko epeak.

Interesdunek deialdi honetan eskabide elektronikoa bete beharko dute eta deialdian eskainitako modulu eta ordutegi bakarra aukeratu.

Lanorduetako ikastaroetarako eskabideak.

Eskabidea egiteko epea: 2022ko azaroaren 17tik 28ra bitartean, biak barne.

Lanorduz kanpoko ikastaroetarako eskabideak.

Eskabidea egiteko epea: 2022ko azaroaren 17tik abenduaren 7ra bitartekoa izango da, biak barne.

Eskabideak non eta nola aurkeztu.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten langileek eskaera telematikoa egin beharko dute, Osakidetzaren intranet korporatiboaren bidez. Hona hemen helbideak eta bideak:

www.osakidetza.eus (Profesionalak > Euskara > Euskarazko prestakuntza > Euskalduntze ikastaroak > 1-2-3HE prestatzeko ikastaroak > 2022-2023 ikasturtea: otsail-ekaina deialdia > Eskainitako ikastaroak / Eskaerak).

www.osakidetza.euskadi.eus (Online zerbitzuak > Profesionalentzako zerbitzuak > Intranet Korporatiboa).

Eskaera telematikoa egitea ezinezko den kasuetarako, interesdunek zerbitzu-erakundeetako langileen zuzendaritzetan aurkeztu ahal izango dute izena emateko eskabidea.

Informazio guzti-guztia daukazue esteka honetan: EHAA-Euskara ikastaroak 2. lauhilekoa (2022-2023)

Intranet korporatiboan, erabiltzaile izena eta pasahitza medio: Euskara ikastaroak, 2022-23 ikasturteko 2. lauhilekoa