Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Euskara ikastaroak: 2022-2023

Euskara ikastaroak: 2022-2023

Gaur argitaratu da 2022-2023 ikasturteko euskara ikastaroetarako deia egiten duen Ebazpena, zeinetan deia egiten zaiee Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei eta Osakidetzari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei.

Bihar, apirilak 21, irekiko da 2022-2023 ikasturteko euskara ikastaroetan izena emateko epea.

Eskainitako ikastaroak:

Lanorduetan: Barnetegia. 5 orduko trinkoa. 2 ordu egunero. 4HE (aurrez aurrekoa)

Lanorduz kanpo: Aurrez aurrekoa. Autoikaskuntza linean. 4HE (aurrez aurrekoa eta autoikaskuntza linean)

Eskabideak egiteko epeak:

Lanorduetako ikastaroak: 2022ko apirilaren 21etik maiatzaren 8ra bitartean, biak barne.

Lanorduz kanpokoak: 2022ko apirilaren 21etik maiatzaren 27ra bitartean, biak barne. 

Era berean, IVAPen ebazpena aplikatuko da deialdi honetan berariaz aurreikusi ez diren gai guztietan.

Eskabideak non eta nola aurkeztu.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten langileek eskaera telematikoa egin beharko dute, Osakidetzaren intranet korporatiboaren bidez.

Deialdian onartua izateko beharrezkoa da eskabidea epearen barruan eta behar bezala aurkeztea, aurreikusitako bi modalitateetako edozeinetan.

Espezialitatea egiten ari diren egoiliarrek, eskabidea egiteko orduan, zein zentrotan ari den adierazi beharko dute «oharrak» izeneko atalean.

Eskaera telematikoa egitea ezinezko den kasuetarako, interesdunek zerbitzu-erakundeetako langileen Zuzendaritzetan aurkeztu ahal izango dute izena emateko eskabidea. Inprimakia intranet korporatiboan izango da interesdunen eskura.

Informazio gehiago eta izen-ematea intranet korporatiboan

Ebazpenari begitua eman nahi badiozu hemen esteka: 1025/2022 EBAZPENA