Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPen deialdi berria

Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPen deialdi berria

Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetan izena emateko epea, hilak 3, hasi eta otsailaren 16ra arte luzatuko da.

Otsailaren 2an argitaratu zen euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPen 2026ko lehenengo deialdia. Osakidetzako profesionalek parte har dezakete bertan eta izena emateko epea, otsailak 3, hasi eta hilaren 16ra arte izango da.

Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatu nahi dituzten Osakidetzako profesionalek IVAPeko aplikazioaren bidez eman ahal izango dute izena 2026ko lehenengo deialdi honetan. Horretarako derrigorrezkoa izango da identifikazio elektronikoa izatea (BAKQ, ziurtagiri profesionala hodeian…).

Egiaztapen-prozesuan parte hartu ahal izateko, interesdunak Osakidetzan gutxienez lan-kontratu bat eduki beharko du hizkuntza-eskakizunen deialdian izena emateko epean, kasu honetan otsailaren 3tik 16ra, biak barne.

Osakidetzako hizkuntza-mailak egiaztatzeari eta baliozkotzeari dagokionez, ez da aldaketarik aurreikusten epe laburrera zein ertainera. Beraz,  IVAPen eskaintza “asimetriko” berriek ez dute eraginik izango Osakidetzako lanpostuen hizkuntza-eskakizunetan.

IVAPek, Eusko Jaurlaritzaren 19/2024 Dekretuan ezarritakoaren arabera, hizkuntza-eskakizun mailak egokitu zituen iaz. Alde batetik, eskaintza zabaldu zuen; ohiko lau hizkuntza-eskakizunez gain, beste lau erantsi zituen, “asimetriko” izenekoak. Bestalde, terminoak bateratu ditu, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak (HEEEB) ezarritako nomenklaturaren arabera.

Informazio gehiago Osakidetzaren Intranetean eta IVAPen webgunean.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.