
Formakuntza eta laguntzak
Hizkuntza-eskakizunak: 2.HE-ko Idatzizko Proba prestatzeko ikastaroa 2021-2022 (Bilbo-Basurtuko ESI)
Bilbao-Basurto ESI-ko Etengabeko prestakuntza planak Euskararen 2.HE-ko Idatzizko Proba prestatzeko 2021-2022 (kategoria A) ikastarora izena emateko epea zalbaldu du
Ikastaroak dauzkan helburuak dira: 2HEko gutuna eta iritzia emateko testuak sortzen trebakuntza lortzea eta testu-mota horien balorazioa egiteko irizpideak ezagutzea. Horrekin batera, ikastaro honen bitartez ikasleek gutuna eta artikulua sortzeko eta baloratzeko prozesua landuko dute, testua sortzeko eta baloratzeko prozesu osoa ezagutuko dute: ideiak antolatzetik testua ebaluatzeraino; eta ebaluatzeko erabiltzen diren kontzeptuak ezagutu ( koherentzia, kohesioa , … ) eta sortuko duten testura zelan eraman lantzea lortuko dute.
Ikastaroan sartzeko irizpeak hoako hauek izango dira:
Ikastaroan parte hartzeko beharrezko materiala kamera, mikrofonoa eta Google Meet instalatuta daukan ordenagailu bat baino ez da izango. Klaseak, bideokonferentzia bitartez izango dira, eta egun hauetan garatuko dira:
Ordutegia, goizez, 11.00 eta 13.00 bitartean izango da; eta, arratsaldez, 16.30 eta 18.30 bitartean. Astearteetan 10.00etan. Ikastaroaren orduak laneko orduak dira ondorio guztietarako. Ordu guztien %80 bete behar dira lanaldiz kanpo egindako orduak konpentsatzeko eta ikastaroaren ziurtagiria jasotzeko.
Orobat, Ikastaroko orduen %80 justifikaziorik gabe betetzen ez duenak urtebetez (deialdia ixten denetik kontatzen hasita) ezin izango du parte hartu Bilbo-Basurtuko ESIko Euskara-zerbitzuaren prestakuntzako ikastaroetan. Lizentziak eta baimenak justifikaziotzat onartuko dira, hauen kasuan izan ezik: norberaren eginkizunetarako lizentzia, antzinatasunagatiko norberaren eginkizunetarako lizentzia, norberaren eginkizunetarako baimena, beste ikastaro edo biltzarretarako joateko baimena, oporrak.
Ikastaroak 15 leku eskaintzen ditu. Izen ematea https://jakinsarea.osakidetza.net/ egin ahal izango da 2021eko irailaren 21era arte. Hautaketarako irizpideak honako hauek izango dira: