Formakuntza eta laguntzak
Hizkuntza-eskakizunak: 2021 urteko 1. deialdiko behin betiko kalifikazioak
2021eko abuztuaren 13an, uztailaren 26ko 945/2021 EBAZPENA argitaratu zen. Horren bidez, 2021eko lehen deialdi arrunteko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratzeko agindua eman zen.
Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; hau da 2021eko abuztuaren 14tik irailaren 13ra biak barne, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearekin bat etorriz.