Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Hizkuntza-eskakizunak: ohiko bigarren deialdia

Hizkuntza-eskakizunak: ohiko bigarren deialdia

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko ohiko bigarren deialdia argitaratu da.

Probetan parte hartzeko izena emateko epea datorren asteko asteartean, IRAILAK 7,  hasiko da  eta IRAILAREN 21era arte luzatuko da  (bi egunak barne).

Azterketa bera AZAROAREN 6an izango da, Barakaldoko BECen.

Honekin batera doazkizue probei buruzko argibide guztiak (non eman izena, nortzuk eman dezaketen izena deialdian eta abar),  ABUZTUAREN 3ko EBAZPENEAN, alegia.

Eta, nahi izanez gero, Osakidetzaren Intranetean, erabiltzaile eta pasahitzaren bitartez: HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK, BIGARREN DEIALDIA