Formakuntza eta laguntzak

Ataria » HABEren euskara-maila egiaztatzeko idatzizko probak

HABEren euskara-maila egiaztatzeko idatzizko probak

Maiatzaren 4an, 5ean eta 6an izango dira HABEren euskara-mailak egiaztatzeko 2022ko lehenengo deialdiko idatzizko probak

Horren kariaz gogorarazi nahi dizuegu 2014ko irailean, Herri Administrazio eta Justizia Sailari galdetu ostean, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak erabaki zuela HABEren euskara-mailak egiaztatzeko probetara joateko Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren 54. artikulua aplikatuko zela (“Azterketetara joateko baimena”). Azterketa akademiko ofizialetara edo hizkuntza eskola ofizialetako azterketetara joateko aplikatzen den baimen bera da.

Halaber, jakitera eman nahi dizuegu HABEren entzumen- eta mintzamen-probak ekainaren 23tik uztailaren 9ra bitartean egingo direla.

Beraz, HABEren probetan parte hartuko duten Osakidetzako langileei  azterketetara joatea errazteko, gogoratu nahi dizuegu baimen ordaindua ematea onartua dagoela, aipatutako 54. artikuluan jasotakoaren arabera.