Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Hizkuntza-eskakizunak: 2018-2019ko LEP, euskara azterketak

Hizkuntza-eskakizunak: 2018-2019ko LEP, euskara azterketak

2018-2019ko LEParen lehen faseko (2022ko ekaina-uztailean eginiko azterketak) euskara azterketak Osakidetzaren langileentzako 2022ko euskara azterketen bigarren ohiko deialdiaren toki eta egun berean egingo dira

ldatzizko proba 2022ko azaroaren 5ean egingo da, BECen (Barakaldo), eta ahozko proba, berriz, 2022ko abenduan

LEPan izena eman zutenean euskara azterketa egitea eskatu zuten hautagaiek, Osakidetzaren langileak izateagatik ohiko azterketetan izena eman bazuten ere, euskara azterketa bakarra egingo dute.

Hizkuntza-eskakizunen azterketetan izena ematea

2018-19ko LEParen esparruan, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak egin ahal izango dituzte oposizio-fasea gainditu duten pertsonek hautaketa-probak gainditu dituztenen zerrendak jasotzen dituzten ebazpenen arabera. Kautelaz, gainditutzat jo ez arren, ebazpen horien aurka erreklamazioa epe barruan aurkeztu duten pertsonek probetara jo ahal izango dute, eta azterketaren egunean erreklamazioaren kopia eraman beharko dute. Bi kasuetan nahitaezkoa izango da hizkuntza-eskakizunen probak egiteko eskabidea jasota izatea, hurrengo paragrafoan xedatutakoari jarraikiz.

Hizkuntza-eskakizunak ziurtatzeko azterketak egiteko aintzat hartuko dira 2018-2019ko LEPan izena emateko eskabidean egindako eskaerak (hautagaiek egiazta dezakete haien web eskaeran) eta geroagoko aldaketetan egindakoak. Hala, eskaeran hizkuntza-eskakizunen proba (1. HE, 2. HE eta/edo 3. HE) egiteko aldaketak egin nahi dituztenek 2022ko irailaren 27tik urriaren 3ra bitartean egin ahal izango dituzte, Hautaketako eta Horniketako Zerbitzura (2018- 19ko LEP) (Araba kalea, 45, Vitoria-Gasteiz, 01006) bidalitako eskaera erregistratuaren bidez, eta baita epe-ope@osakidetza.eus helbide elektronikoan.

2022ko urriaren 17an, Osakidetzak 2018-2019ko LEParen euskara azterketetara deitutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko du.

Lau trebetasunak (ulermena eta adierazpena, ahozkoa eta idatzizkoa) gainditzen dituzten LEPko izangaiei ere dagokien ziurtagiria emango zaie, 2018-2019ko LEPan merezimendu eta/edo betekizun gisa baloratzeaz gain, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera.

Informazio hau Osakidetzaren Intranet-etetik ekarria da.