Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Hizkuntza-eskakizunak: 2022ko bigarren deialdia

Hizkuntza-eskakizunak: 2022ko bigarren deialdia

2022ko irailaren 5ean argitaratu da 1329/2022 EBAZPENA, uztailaren 29koa, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2022ko ohiko bigarren deialdiko probetan parte hartzeko deialdia onartzen duena.

Deialdi honek aukera ematen du lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko. Hizkuntza-eskakizun bakoitza Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila banarekin dago baliokidetuta: B1, B2, C1 eta C2, hurrenez hurren.

Deialdi honetan parte har dezakete Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere, baldin eta 2022ko lehenengo egiaztatze-prozesuan izena emateko epearen amaieratik (2022ko otsailaren 23tik) prozesu honetan izena emateko epearen amaiera bitartean (2022ko irailaren 20a arte), zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egon badira edo badaude.

Deialdi honetako egiaztatze-prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea irailaren 6tik 20ra izango da, biak barne.

Izena emateko, izangaiek eskabide telematikoa bete beharko dute: – www.osakidetza.eus (Profesionalak > Euskara > Hizkuntza-eskakizunak > HE akreditazioa > 2. Deialdia (2022-07-29) > Eskaera).

Deialdiaren gaineko informazio guztia daukazue esteka honetan: Hizkuntza-eskakizunak: 2022ko bigarren deialdia