Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Hizkuntza-eskakizunak: 2022ko ohiko lehenengo deialdiko probetan parte hartzeko deialdia

Hizkuntza-eskakizunak: 2022ko ohiko lehenengo deialdiko probetan parte hartzeko deialdia

Ohiko deialdi honek aukera ematen du EAEko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan xedatutako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko

Deialdi honetan parte har dezakete 2021eko bigarren egiaztatze-prozesuan izena emateko epearen amaieratik (2021eko irailaren 21etik) prozesu honetan izena emateko epearen amaiera bitartean (2022ko otsailaren 23ra arte), zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egon diren edo dauden Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere.

Deialdi honetako egiaztatze-prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea otsailaren 9tik otsailaren 23ra izango da, biak barne.

Izena emateko, izangaiek eskabide telematikoa bete beharko dute. Hona hemen helbidea eta bidea:

www.osakidetza.eus (Profesionalak > Euskara > Hizkuntza-eskakizunak > HE akreditazioa > 1. Deialdia (2022-01-28) > Eskaera).

Deialdiari buruzko informazio guztia esteka honetan daukazue.