Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Hizkuntza-eskakizunak: 2023ko lehen deialdia

Hizkuntza-eskakizunak: 2023ko lehen deialdia

Gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2023ko urtarrilaren 23ko EBAZPENA, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetara dei egiten duena.

Deialdi honek aukera ematen du lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko. Hizkuntza-eskakizun bakoitza Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila banarekin dago baliokidetuta: B1, B2, C1 eta C2, hurrenez hurren.

Izena ematea

c) Osakidetzako langileek elektronikoki bete beharko eskaera, helbide honetan:

www.osakidetza.euskadi.eus (Profesionalak > Euskara > Hizkuntza-eskakizunak > HE akreditazioa > 1. deialdia (2023-02-01) > Eskaera).

Izena emateko epea amaitutakoan, eskaera aurkeztu duten Osakidetzako langileen behin betiko zerrenda bidaliko dio Osakidetzak IVAPi.

Eskaerak aurkezteko epea

Azterketetan parte hartu ahal izateko eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Informazio guztia daukazue esteka honetan: 2023ko urtarrilaren 23ko EBAZPENA