
Formakuntza eta laguntzak
Hizkuntza-eskakizunak: 2026ko ohiko bigarren deialdia
Gaur argitaratu da euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPen 2026ko bigarren deialdia, Osakidetzako profesionalek parte har dezakete bertan
Izena emateko epea bihar, irailak 5, hasi eta irailaren 18ra arte izango da
Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatu nahi dituzten Osakidetzako profesionalek IVAPeko aplikazioaren bidez eman ahal izango dute izena 2026ko bigarren deialdi honetan. Horretarako derrigorrezkoa izango da identifikazio elektronikoa izatea (BAKQ, ziurtagiri profesionala hodeian…).
Gainera, egiaztapen-prozesuan parte hartu ahal izateko, interesdunak Osakidetzan gutxienez lan-kontratu bat eduki beharko du hizkuntza-eskakizunen deialdian izena emateko epean, kasu honetan irailaren 5etik 18ra biak barne.