Formakuntza eta laguntzak
Hizkuntza-eskakizunak: probetara joateko baimen ordainduak
Dakizuenez, apirilaren 22an izango dira IVAPen 2023ko 1. ohiko deialdiko hizkuntza-eskakizunen idatzizko probak. (Ikusi azterketarigaien behin-betiko zerrenda)
Proba horiek zentralizatuak izango dira, eta Barakaldoko BECen egingo dira. Beheko taulan zehaztuta daukazue proba bakoitzaren hasiera-ordua.
Deialdian izena eman duten Osakidetzako langileei azterketara joatea errazteko, ordu batzuetako baimen ordaindua emango zaie, taulako irizpideen arabera.
2. HE Hasiera ordua: 12:00
Goizeko txanda: lantokia Bizkaian: 7 ordu, lantokia Bizkaitik kanpo: 7 ordu.
Arratsaldeko txanda: lantokia Bizkaian: 2 ordu, lantokia Bizkaitik kanpo: 3 ordu.
4. HE Hasiera ordua: 16:00
Goizeko txanda: lantokia Bizkaian: 2 ordu, lantokia Bizkaitik kanpo: 3 ordu.
Arratsaldeko txanda: lantokia Bizkaian: 7 ordu, lantokia Bizkaitik kanpo: 7 ordu.