Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Hizkuntza-eskakizunak: derrigortasun-epeaz ohar garrantzitsua

Hizkuntza-eskakizunak: derrigortasun-epeaz ohar garrantzitsua

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak jakin du duela aste batzuetatik hona Osakidetza informazio-gutunak bidaltzen ari zaiela, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Hirugarren Plana onartu ondoren, hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-epea amaitu zaien lanpostuak betetzen dituzten titularrei (langile finkoak).

Gutun horretan adierazten da 10 eguneko epea dagoela erantzuteko. Argi eta garbi adierazi nahi dugu epe horrek ez duela garrantzi handiagorik, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzetik salbuesteko eskaera plana indarrean dagoen bitartean (sei urte) egin baitaiteke.

Plan hori 2022-2028 urteetan onartu eta indarrean egon ondoren, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak 04/2022 Jarraibidea zuzendu die ESIei. Jarraibide horretan jasotzen denez, plaza horiek betetzen dituzten fakultatibo titularrek beren borondatez eska dezakete hizkuntza-eskakizunak egiaztatzetik salbuestea.

Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko salbuespena eskatu ahal izateko baldintza da 2022ko urtarrilaren 27ko eten-data baino lehen 45 urte beteta izatea.

Baldintza hori beteta eta borondatez, eskatzaileak honako hauek egin behar ditu:

  • Jarraibide horren I. eranskina aurkeztea, beteta.
  • Adina NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren bidez justifikatzea.
  • Eskaera bakoitzak bere ESIko Giza Baliabideen Departamentuan izapidetzea. Kopiek konpultsatuta egon behar dute.
  • Dokumentazio hori aurkeztu izanaren frogagiria eskatzea.

Ondoren, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak salbuespen-eskaerari buruzko ebazpena emango du, eta interesdunari jakinaraziko dio. Erantzuna ezezkoa bada, jakinarazpena egiten denetik hilabeteko epea dago Osakidetzako Administrazio Kontseiluari gora jotzeko errekurtsoa jartzeko.

JARRAIBIDERAKO ESTEKA.