Formakuntza eta laguntzak
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko 2. deialdia: behin betiko kalifikazio orokorrak
Gaur, urtarrilak 28, argitaratu da 128/2022 Ebazpena, urtarrilaren 20koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko ohiko bigarren deialdiko proben behin betiko kalifikazioak argitaratzen dituena
Interesdunek 2022ko otsailaren 28ra arteko epea izango dute Osakidetzako Administrazio Kontseiluan egoki iritzitako gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Osakidetzako intranet korporatiboan duzu informazio guztia.