Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Hizkuntza-eskakizunak: onartuak eta baztertuak (2. deialdia)

Hizkuntza-eskakizunak: onartuak eta baztertuak (2. deialdia)

Osakidetzako intranet korporatiboan argitaratu da Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 18ko 490/2021 Ebazpena non hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ohiko bigarren deialdiko probetan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda ematen baita.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari hilabeteko epean, ebazpena Osakidetzako intranetean argitaratu eta biharamunetik hasita, 2021eko urriaren 19tik azaroaren 18ra, biak barne.

Azterketen egunak, lekuak eta orduak Osakidetzako intranet korporatiboan jakinaraziko dira, baita zerbitzu-erakundeetan gehien zabaltzen diren bitartekoen bidez ere.

Deialdiari buruzko informazioa eskuragarri dago Osakidetzako intranet korporatiboan. Intranetean sartzeko erabiltzailea eta pasahitza beharko dituzu.