Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Hizkuntza-eskakizunak: onartuak eta baztertuak

Hizkuntza-eskakizunak: onartuak eta baztertuak

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2022ko 1. deialdia: onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendaren azken eguneratzea: 2022/03/30

Gaur, martxoak 30, Osakidetzako intranet korporatiboan argitaratu da Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 29ko 289/2022 Ebazpena, Osakidetzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako 2022ko ohiko deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen duena.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Osakidetzako intranetean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.

Azterketen datak, lekuak eta orduak Osakidetzako intranet korporatiboan jakinaraziko dira, baita zerbitzu-erakundeetan hedapen handiena duten hedabideen bidez ere.

Deialdiari buruzko informazioa eskuragarri dago Osakidetzako intranet korporatiboan.