Formakuntza eta laguntzak
Hizkuntza-eskakizunak: probetarako onartutako eta baztertutako azterketarigaien behin-betiko zerrenda
Proba hauetarako onartutako eta baztertutako azterketarigaien behin-behineko zerrenda IVAPeko zuzendariaren 2023ko martxoaren 6ko Ebazpenaz argitaratu zen (IVAPen web-orria,2023-03-06).
Zerrenda horretan hainbat huts daudela oharturik eta dagoeneko zerrenda horren kontrako erreklamazio epea amaiturik, aurkeztu direnak aztertu eta ebatzi ondoren, deialdiko 7. oinarriarekin bat etorriz, aipatu zerrenda hemen adierazten diren zuzenketekin behin betiko egiten da Ebazpen honen bidez.
Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ipini ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, berau IVAPeko web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Behin-betiko zarrenda hauekin batera, IVAPen webgunean idatzizko azterketen berri daukazue. Idatzizko azterketak apirilaren 22an izango dira BECen (BARAKALDO), eta behean daukazuen IVAPen esteka horretan aurkituko dituzue: azterketa-egunerako jarraibideak, 1., 2., 3. eta 4. hizkuntz-eskakizunen azterketara onartutakoen zerrendak (DEITUTAKOEN ZERRENDAK (Zerrenda hauetan, batera deituta daude bi prozesu hauetako azterketariak: IVAPeko ohiko deialdia eta Osakidetzako 2018-2019 EPE)), Abizenkako banaketa, Pabilioien banaketa eta Irakurmen-probaren erantzun orria.
Informazio guztia daukazue: IVAP-en webgunean